Nabigazio menua kudeatzeko
Nabigazio menua orri arrunt bat da (Space.menu izenarekin) eta "nabigazioa argitaratu" (itzulpena zuzena "nabigazio editatu" izango litzateke) estekan ematean editatzen da.
nabigazioa.jpg
3 metodo erabil daitezke nabigazio menua kudeatzeko:

1. metodoa- Wikiak automatikoki jarriko ditu orri guztiak alfabetikoki menuan. Horretarako "Gadget" bat agertu behar da editatzean eta hasieran agertzen da:


nabi.JPG

Nahi gabe ezabatuz gero, jar daiteke telebista ikonoarekin eta Wiki orrien zerrenda aukeratuz:

nabi2.JPG

2. metodoa- Gadget hori ezabatu ondoren, egin esteka gauztiak eskuz. Idazten dira nahi ditugun orrien izenak eta haietan estekak jartzen dira orrietara joateko. Gainera daitezke irudi txikiak, nahi izanez gero.

3. metodoa - Mistoa (wiki honetan erabili dena). Uzten da Gadget hori automatikoki orri batzuk agertzeko eta nahi ditugunak sartzen dira eskuz. Baina nola aukeratzen ditugu automatikoki agertuko diren orriak? Etiketa bat erabiliz orri horietan, horrela soilik etiketa hori daukaten orriak agertuko dira. Adibidez: menua.


nabi3.JPG

Eta nola sartzen dira etiketak orrietan, ahaztu badugu egitea orria sortzean? Orria erlaitzean ("pesta├▒a") menu bat agertzen da eta horretan Etiketak eta xehetasunak aukeratuko dugu. Gero "argitaratu":

Nabi4.JPG Nabi5.JPG

Argitaratu (Editatu hobeto) estekan ematean idatz daiteke etiketa eta gorde daiteke
Nabi6.JPG