Ariketak

1. Ariketa: Sortu Wiki bat

Sartu Wikispaces lekuan zure kontuarekin eta joan Wikispaces irakasleentzat Web orrira Wiki bat sortzeko ikusten den inprimakia bete ondoren:


K122.JPG


Ez ahaztu "Privado" aukeratzea "Permisos del Wiki" eremuan eta "Uso educativo" laukitxoa aktibatzea. Bestela propaganda ikusiko duzu eta publikoa izango da.

2. Ariketa: Wikia kudeatzen

logoa5.jpg

Sakatu "Mi cuenta" ("Nire kontua") estekan eta:
  • Jarri nahi duzun hizkuntza
  • Igo argazki bat "Mi perfil" eremuan (ez izan lotsatia, pribatua delako)

Editatu "Home" orria, zerbait idatzi eta gorde. Ezarri "Protected" baimena Home orrian ("Orria" erlaitzean, gezian eta "Blokeatu" aukeratuz). Hemendik aurrera soilik administratzaileak editatuko du.

Zoaz "Manage Space" ("Administrar Wiki", "Kudeatu Wikia") atalera wikiaren administrazioa egiteko :

  • Aukeratu Gaia (Egokitzapenak /Itxura eta giroa / Itxura-Gaia)
  • Bidali gonbidapenak beste kideari eta irakasleari wikiaren laguntzaileak izateko (Jendea / Gonbidatu jendea).
  • Ipin ezazu logo bat (Egokitzapenak /Itxura eta giroa / Logoa)
  • Azkena egiteko http://www.picnik.com/ orrian sartu, baina lehenago begiratu ondorengo laguntzaileari:

Picnik
View more presentations from urbibhi.
-


3. Ariketa: Orri batean idazten

Orri bat editatzean ondorengo tresna barra ikusiko dugu:

barra2.JPG

Sortu orri berri bat ("Página nueva", "Orri berria") zure Wikian: "Ariketa3_zureizena" (bakoitzak berea) eta esteka honetan ikusten dena idatzi.

-barra4.JPG botoian emanez hurrengo leihoa ikusiko dugu testua formateatzeko.
barra3.JPG

Esteka0.JPG botoian emanez esteka bat sartuko dugu. Bi esteka mota jar daitezke:

Wikiaren orri batera. Demagun "helbidea" hitza aukeratzen dela eta botoian ematen dela. Momentuz "Orriaren izena" lerroan izena gorria ikusiko da, orri hau existitzen ez delako. Sor daiteke momentu horretan. Aingura bat badago orri horretan, aukera daiteke zuzenean joateko puntu horretara.

Esteka1.JPG

Interneteko orri batera: Helbidea dagokion lerroan kopiatzen da.

Esteka2.JPG
Aingura bat sortzeko puntu batean:

Esteka3.JPG

"Editar navegación" estekan sakatu eta beheko zatian (aurreko adibidean ikusten den bezala) ondorengoa idatzi (kontuz parentesian dagoena jarri estekan):

- Loturak
Ariketen Wikia (http://probakurbi.wikispaces.com/)
Web 2.0 Ikastaroa (http://web20ikastaroa.wikispaces.com/)
Curso Web 2.0 (http://app.cepcastilleja.org/contenido/cd_web20/)