Ariketak

7.- Kanpoko soinu fitxategiak entzuten


4. ariketan ikusi dugu nola sartu eta entzuten diren soinu fitxategiak wikian. Orain kanpoko soinu zerbitzariekin lan egingo dugu. Ariketa7_zureizena orrian egin:


a) Soinu zerbitzari batetik hartu fitxategi bat (bere kodea) sartzeko eta entzuteko wikian. Joan Goear edo Odeo zerbitzarira, aukeratu gustatzen zaizun abestia, hartu kodea eta txertatu wikian bideoekin egin dugun bezala.
rtu hementxe zure orri berriaren edukia.

b) Daukazun soinu fitxategi bat igo zerbitzari batera (erregistratu egin behar zara), hartu kodea et sartu wikian.
www.ivoox.com/ http://odeo.com/ 8tracks.com/ www.espaciopodcast.com/

c) Egin prozesu osoa: grabatu soinu fitxategi bat, igo zerbitzari batera eta hartu kodea wikian sartzeko. Grabatzeko "Audacity" (jaisteko) programa erabili eta argitaratzeko "Audiopal" zerbitzaria. Hori egin baino lehen irakurri dokumentu hau.

Beti bezala estekan honetan ikusten da nola geratu behar den.


8.- Egutegi bat sartzen

-
Urbibas dominioan Google Calendar erabilzen dugu baliabideak erreserbatzeko. Baliabideen egutegiekin guk daukagu beste egutegi bat (lehenengoa) gure gauzak sartzeko.

Beste egutegi bat sortu (" Mis calendarios" koadroan "Crear" estekan sakatu). Inprimakia betetzean, "Compartir este calendario con otros" laukitxoa aktibatu eta leku horretan "Hacer público este calendario". Bukatzean "Crear calendario" botoian sakatu.

" Mis calendarios" koadroan "Configuración" estekan sakatu eta, agertzen den zerrendan sortu duzun egutegian sakatu. Txertatzeko kodea aukeratu.

egu.JPG

Gero itsatsi kodea betiko lekuan. beti bezala itsatsi dagokion lekuan "Ariketa8_zureizena" orrian. Konprobatu nola geratzen den esteka honetan.

9.- Argazki album bat sartzen

-
Batzuetan argazki asko maneiatzen dira. Ez du merezi wikira zuzenenan igotzea. Zerbitzari batzuk daude prestatuta horretarako. "Albumes web de Picasa" da bat (Flickr beste bat). Guk Picasaweb erabiliko dugu. Sartu eta "Crear una cuenta" botoian sakatu. Barruan egonez gero (laguntzailea), album berri bat sortu eta horretara argazki batzuk igo ("Subir" botoian eman, barruan "Crea uno nuevo" esteka aukeratu eta, agertzen den inprimakian "Compartido" eremuan "Público" utzi). Oharra: hobeto igotzen dira argazkiak Picasa 3 instalatzen bada ordenagailuan.

Argazkiak igo ondoren "Enlazar a este álbum" estekan sakatu. 3 aukera agertzen dira:

  • "Pegar un enlace en correo electrónico ..."
  • "Copiar HTML para incrustar ..."
  • "Incrustar proyección de diapositivas"
Saiatu probatzen guztiak wikian. Azkena da ikusgarriena. Tamaina eta ea automatikoki erreproduzitzen den aukeratu ondoren, kodea kopiatu eta beti bezala itsatsi dagokion lekuan "Ariketa9_zureizena" orrian. Konprobatu nola geratzen den esteka honetan.