Ariketak

10.- Komiki bat sartzen

-
Sartu Pixton zerbitzarian, erregistratu eta egin komiki bat. Gero hartu kodea eta itsatsi betiko lekuan (Ariketa10_zureizena orrian). Ikusi adibide bat esteka honetan.


11.- Mapekin lan egiten

-
Sartu Tagzania lekuan, erregistratu eta "Crea tu mapa" botoian eman. Aukeratu gai bat (idazle baten bizitza adibidez), leku bakoitzean sartu informazioa. Gero, beti bezala, kopiatu kodea eta txertatu dagokion lekuan Ariketa11_zureizena orrian. Esteka honetan ikusten da emaitza.

12.- Grafikoekin lan egiten

-
Egin Google Docs lekuan kalkulu orri (Spreadsheet) berri bat. Sartu taulan grafikoan agertuko diren datuak eta, datu horiek aukeratu ondoren, "Insertar/Gráfico" erabili grafikoa egiteko. Grafikoa bukatuta 2 gauza egin:

a) Grafikoa solik wikian sartu ("Gráfico/Publicar gráfico" eta kodea kopiatu):


b) Orri osoa (taula eta grafikoa) wikian sartu ("Compartir/Publicar como página web", gero "Obtener un enlace a los datos publicados" eremuan "Código HTML para incrustar en una página" eta kodea kopiatu):
Egin guztia Ariketa12_zureizena orrian. Hori guztia esteka honetan eginda dago.

13.- Eztabaida foro bat sartzen


Irakurri esteka honetan dagoen laguntzailea eta gero jarri foro bat Home orrian. Hau eginda dago orri nagusian.

14.- Nabigazio barra kudeatzen


Irakurri esteka honetan dagoen beste laguntzaile bat eta aldatu nabigazio barra, esteka guztiak eskuz egiteko edo metodo mistoa erabiliz (etiketa bat erabiliz orri batzuetan).
AAA.JPG

Jar dezakezu irudiren bat eta orriak beste modu batean antolatuta (egilearen izena izenburuan eta gero orri guztiak adibidez izenik gabe).

15.- Txantiloiak sortzen

Sortu txantiloi bat (irakurri esteka honetan dagoen laguntzailea) eta aplikatu orri batzuetara.

16.- Galdetegiak edo inkestak sartzen

Sortu inkesta bat galdera mota batzuk erabiliz (irakurri esteka honetan dagoen laguntzailea). Sartu inkesta eta emaitzak Ariketa16_zureizena orrian.
Hori guztia esteka honetan eginda dago.